Mundua -

Leherketa Muqdishon

Hamarnaka hildako Somaliako hiriburu erdigunen izan den atentatuan

Somaliako hiriburuko erdiguneko eraikin batean gertatu da leherketa. Atentatuko biktima gehienak ikasleak dira.

Leherketa Somaliako hiriburuan. Argazkia: EFE
Leherketa Somaliako hiriburuan. Argazkia: EFE
Gutxienez 70 hildako, Muqdishon izan den leherketa batean

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 lagun hil dira gutxienez, gehienak ikasleak lehergailuz beteriko auto batek eztanda egin ostean. Muqdisho hiriburuko eraikin batean gertatu da Shabelle News komunikabide somaliarrak argitaratu duenez.

Hargaha Iyo Samaha erakinean gertatu da atentatu suizida; Somaliako Trantsizio Gobernuak hainbat ministerio dituen erakinean. Oraindik ez da hildakoen kopurua ziurtatu, baina bertara joan diren kazetari eta larrialdietako zerbitzuetako kideek gutxienez 70 lagun hil direla esan dute, eta beste hain beste zaurituta omen daude.

Hildako gehienak ikasleak ziren, eraikinean ematen diren hainbat ikastaro egiten ari baitziren. Somaliako administrazioko hainbat kide ere hil dira atentatuan.

Somalia gerra zibil iraunkorrean bizi da eta 1991z geroztik; ez du benetako Gobernurik, Mohamed Siad Barré diktadorea boteretik bota zutenetik. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea