Mundua -
Paris
Eiffel dorrea hustu dute bonba abisu batengatik
Parisko monumentuak arratsaldeko lehen orduetan ireki ditu ateak berriro, alarma faltsua zela egiaztatu ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Eiffel dorrea hustu behar izan dute asteazken honetan, bonba alerta baten ondorioz.
Dorrea kudeatzen duen elkarteak azaldu duenez, monumentua arratsaldeko lehen orduetan ireki dute berriro, aditu talde batek miaketa egin ostean.
Bonba alerta telefono dei anonimo baten bidez egin dute, eta horren ondorioz, dorrea hustu behar izan dute.
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, hiru hilabete baino gehiagoz itxita egon zen segurtasun arrazoiengatik. Bigarren Mundu Gerratik izandako itxialdi luzeena izan zen eta ekainaren 25ean ireki zuten berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea