Mundua -

Errepresioa Sirian

Siriako Armadaren eta desertoreen arteko erasoetan, hamarnaka hildako

Turkiarekin mugan dagoen eskualde batean eraso gogorrak dira nagusi. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, 27 pertsona hil eta zauritu dira.

Bachar al Asaden aldekoak. Argazkia: EFE
Bachar al Asaden aldekoak. Argazkia: EFE
Bachar al Asaden aldekoak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiarekin mugam dagoen Siriako Idbel eskualdean Armadaren eta desertoreen artean borrokaldi gogorrak dira nagusi eta hamarnaka biktima eragin dituzte.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, 27 pertsona hil eta zauritu dira gutxienez. Horien artean lau hildako, Bachar Al Asad presidentearen aldeko indarretako soldaduak dira.

Rami Abderrahman Behatokiko presidenteak adierazi duenez, Armadako indarrak desertoreen kontrako operazioa hasi dute Yabal Zauiya, antza mendigune bat da, eta gordelekua topatzeko erraza.

Homs eta Hama eskualdeetan jazo dira Armadako desrtzio gehienak, baita Idleben ere, Al Asaden kontrako protesten gotorleku garrantzitsuenetan.

Siriako agintariek kazetariei jarritako trabak direla eta ezin izan dira informazio hauek egiaztatu.

Siriako protestak joan den martxoan hasi ziren, Nazio Batuek salatu dutenez, 2.700 pertsona hil dira Bachar al Asad presidentearen erregimenaren errepresioa dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea