Mundua -
Palestina NBEan onartzea
Abas: 'Palestinak badaki zer egin NBEan sartzen uzten ez badigute'
Ameriketako Estatu Batuek NBEan sartzea ukatzen badiete, "Palestinarrek badakite zer egin behar duten", adierazi du Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak, Mahmud Abasek.
Erredakzioa
Palestinar Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak, Mahmud Abasek esan du palestinarrek badakitela zer egin behar duten AEBk Nazio Batuen Erakundean sartzea eragozten badiete.
Dominikar Errepublikan hasi du Abasek Hegoameriketako bira, eta bertan, Israeleko lehen ministroa, Benjamín Netanyahu, palestinarrekin bakea nahi duten bere herritarren ametsak hausten ari dela esan du.
"Bide guztietatik saiatu gara Israelekin akordio batera iristen, eta aukera hau historikoa da hori lortzeko, ez dugu Olmertekin izan genituen elkarrizketekin pasa zena errepikatzea nahi", adierazi du Palestinako liderrak.
Abasek Netanyahuren aurkako kritikak indartu ditu Dominikar Errepublikako palestinarrekin izan duen bilera batean. Bertan, dominikarren presidentea, Leonel Fernández ere egon da. Israelek bakerik ez duela nahi adierazi du Abasek, Israeleko Gobernua okupatutako eremuan asentamentu gehiago ezartzen ari delako.
Israeldarrekin bakea lortzeko elkarrizketak berriz ekiteko prest dagoela adierazi du, baino asentamentuekin jarraitzen dutenez, "bakerik ez dutela nahi frogatzen du", esan du.
NBEko Batzarrean, Palestina bertako kide moduan ez onartzeko Ameriketako estatu Batuek betoa ezarriko duela ohartarazi ostean, palestinarrek "badakite zer egin behar duten", adierazi du Abasek, baina oraingoz zehaztasun gehiago emango ez dituela gaineratu du. El Salvadorretik jarraituko du Abasek bihar bira eta ondoren Kolonbiara joango da. Nazio Batuen Segurtasun Batzarreko kide iraunkorra ez den herrialde horri, Palestina Estatu bezala NBEan onartzeko eskatuko dio.