Mundua -

Profila

Joe Biden, Alderdi Demokrataren aukera zentrista

Lau harmakadaz senatari eta bi agintaldiz Obamaren presidenteorde, Alderdi Demokrataren zentrismoa ordezkatuta heldu da presidentetzara Joe Biden.

Joe Biden. Argazkia: EFE
Joe Biden.
Joe Biden. Argazkia: EFE

M. D. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Bidenen garaipena Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izateko hauteskundeetan, ia 78 urterekin, orain dela 48 urte hasi zen lasterketa luze baten azken etapa da. Senatari izendatu zutenean abiatu zuen. Barack Obamarekin presidenteordea ere izan da, gainera, eta eskarmentu handiko hautagaia izan da 2020ko hauteskundeetan.

1942ko azaroaren 20an jaio zen Scrantonen (Pensilvania), industria ingurabidearen erdian. Joseph R. Biden aita auto saltzailea izan zen, eta jatorri irlandarreko Catherine Eugenia Finnegan amarengandik jaso zuen erlijio katolikoa. Behin baino gehiagotan gogorarazi ditu jatorri apal horiek.

Delawaren ikasi zuen. 1965ean Historia eta Politika Zientzien ikasketak burutu zituen, eta hiru urte beranduago Syracuseko Zuzenbide Fakultatean graduatu zen, New Yorken. Abokatu 1969tik,  New Castleko konderriaren kontseiluko kide hautatu zuten gero, eta Senatura heldu zen 1972an.

Ikasle zenean Neilia Hunterrekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Beau, Hunter eta Amy. Trafiko istripu batean galdu zituen emaztea eta alaba, eta horrek bere bizitza baldintzatu zuen. 2015ean beste seme bat, Beau, burmuineko tumore baten ondorioz hil zitzaion.

1977an berriz ezkondu zen, senatari izanda, Jill Tracy Jacobs ingeles irakaslearekin, eta alaba bat izan zuten, Ashley. Tracy hautagaiarekin egon da kanpaina ekitaldietan. Hauteskunde debatean, adibidez, bien arteko besarkada nabarmendu zuten, Melania Trumpek bere senarrari eman zion agur hotzaren aurrean.

Joe Biden y Jill Tracy Jacobs, tras el debate electoral.

Joe Biden eta Jill Tracy Jacobs emaztea, debatearen ostean. Argazkia: EFE

Senaturako lehen aldiz 1972an hautatu zuten Biden, Alderdi Demokrata ordezkatuz. Eskarmentu handiko J. Caleb Boggs senatari errepublikanoa izan zuen aurkari. Agintaldi horretan Richar Nixonek garaipen ikusgarria izan zuen, eta Bidenek eserleku hori lortzea ustekabean harrapatu zituen denak. Beste sei aldiz hautatu zuten, Obamaren hautagaitzan presidenteordea izateko sartu zen arte.

Alexandria Ocasio-Cortez: "Beste edozein herrialdetan ezinezkoa litzateke Biden eta biok alderdi berean egotea"

Demokraten artean figura iraunkorra izan da lau hamarkada baino gehiagotan zehar. Izan ere, bere indarguneen artean karisma aipatzen dute. Baina 2020a baino lehen ere presidentea izaten saiatu zen, bi aldiz. Lehenengoa 1988an izan zen, eta ospitalean sartu zutelako atzera egin zuen. Hala ere, lehenago ere hitzaldi bat plagiatzea leporatu zioten.

Bigarren aldia 2008an izan zen, Obamak irabazi zituen primarioetan. Bidenek bere nazioarteko esperientzia nabarmendu zuen, gai horietan hasiberria zen hautagaiaren aurrean. Azkenean, Obamaren hautagaitzaren bigarrena izan zen, eta orain, presidente ohia "lagun" duela dio.

Senataria izandako 36 urteetan, batez ere, nazioarteko gaiez eta justiziaz arduratu zen. 90. hamarkadaren hasieran, George H. W. Bush aitaren presidentetzan, Golkoko Gerraren aurka egon zen, baina OTANek Jugoslavian inbaditzearen alde agertu zen. George W. Bush semearekin, Irakeko gerraren aldekoa izan zen, baina tropak handitzearen kontra agertu zen gero.

Negoziatzen duen presidenteordea

Presidenteordea izan zen zortzi urteetan, Biden legebiltzar errepublikanoekin negoziazioak bideratzeko arduraduna izan zen zenbait lege onartzeko orduan; 2011an hasieran oposizio handia izan zuen zorraren sabaia igotzeko araua, kasu.

2012an, matrimonio homosexualarekin "guztiz erosoa" zegoela esan zuen, eta horrek Obama bultzatu zuen horiek legeztatzeko bideari ekiteko. Demokratak oso harro daude lorpen horrengatik.

Nazioarteko politikan, Obamaren urteetan Libiako inbasioaren alde egon zen eta Irakeko estrategiaren aldaketan parte hartu zuen.

Ez zen 2016ko presidentea izateko hauteskundeetara aurkeztu –Trumpek irabazi zituen—, baina 2020an hautagaia izatea erabaki zuen. Aurkari nagusi Bernie Sanders izan zuen. "Nazio honen oinarrizko baloreak… munduan dugun jarrera… gure demokrazia… AEBk egin duen guztia dago jokoan. Horregatik Estatu Batuetako Presidentea izateko hautagaia iragartzen du", esan zuen Twitterren.

Iraultzarik ez demokraten artean

Presidentea zentrismoa ordezkatzen du bere alderdian. Primarioen azken txanpan, Bidenek beste hautagaien babesa jaso zuen —baita Colin Powell bezalako beste errepublikanoena—, Alderdi Demokrataren ezkertiarrak ordezkatzen zituen Sandersen aurrean. Martxora arte iraun zuen azken hautagaiak, baina azkenean Bidenen bidetik kendu zen.

Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokrata izendatu dute ofizialki
Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokrata izendatu dute ofizialki
Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokrata izendatu dute ofizialki

1:01

Hala ere, gaur egungo Alderdi Demokrataren izarretako batzuek, Alexandria Ocasio-Cortez bezala, demokraten artean alde handiak daudela onartu dute. Esan zuenez, "beste edozein herrialdetan ezinezkoa litzateke" Biden eta bera "alderdi politiko berean" egotea.

Ezkertiarrak barne arerioa izan dira Bidenentzat. Ezarritako botereei, —Wall Street, kasu— aurre egiteko ausardiarik ez izatea eta herrialdeak behar dituen egiturazko aldaketak egin nahi ez izatea leporatzen dionate, Wall Streeteko finantzarioa kasu.

Azkenean, Biden esperientziadunaren aukera zentristak bildu beharko ditu beste lau urtez Trump presidentetzan beste lau urtez ikusi nahi ez duten progresistak. Bill Clinton, Jimmy Carter eta Jon Kerry bezalako demokrata historiko batzuek babes osoa adierazi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak Hauteskundeak Joe Biden azken albisteak Kamala Harris