Mundua -

Shalit soldaduaren truke

Biziarteko kartzela-zigorra duten 279 preso askatuko ditu Israelek

Hasteko, 10-15 eguneko epean, 450 preso palestinar askatuko ditu Israelek, Hamasek preso duen Gilad Shalit soldadu israeldarra askatzearen truke.

Gilad Shalit soldadua. Argazkia: EFE
Gilad Shalit soldadua. Argazkia: EFE
Gilad Shalit soldadua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek 450 preso palestinar askatuko ditu "hamar edo hamabost" eguneko epean, Hamas taldeak preso duen Gilad Shalit soldadu israeldarra askatzeko sinatutako akordioa betetzeko, Palestinatik jakitera ematen dutenez. Israelek aske utziko dituen preso palestinar horien artean biziarteko kartzela-zigorra duten 279 daude.

Israelek atzo Hamas milizia islamistarekin akordio batera iritsi zela jakinarazi zuen, mila bat preso askatzeko Gilad Shalit presoaren truke (2006ko ekainean harrapatu zuten, Gazako zerrendan).

Truke horren xehetasunak eta, bereziki, nori mesede egingo dion, ofizialki esan ez dituzten arren, badirudi Israelgo kartzelan preso dauden 27 emakume palestinar aske utziko dituztela eta bi fasetan egingo dela prozesu hau.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea