Mundua -

Analisia

Somaliako krisia inguruko lurraldeetarako mehatxu da

Bi kooperante espainiarrak bahitu dituztenak piratak izan ez badira, hurrengo susmagarriak Al Shababeko militanteak dira, Al Kaidari lotutako talde fundamentalista islamdarreko kideak.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kenian bi kooperante espainiar bahitu dituena talde politiko bat edo gaizkile talde bat izan daiteke, baina ia seguru somaliarrak izango dira, edota Somaliarekin zerikusia izango dute.

Somaliako piratak, itsasontziak bahitzearekin nahikoa ez eta orain lurrean ere jendea bahitzen hasi dira. Eta gainera, euren mugetatik kanpo. Azken hilabetean, bi turista europar bahitu dituzte Lamun eta horietako baten senarra hil dute. Keniako irla batean gertatu da hori, Somaliatik gertu.

Piratak izan ez badira, hurrengo susmagarriak Al Shababeko militanteak dira. Al Shabab, talde fundamentalista islamdarra da, Al kaidari lotutakoa. Somaliako gobernua desegitea da bere helburua.

Sistema islamdar zorrotza ezarri nahian dabil Al Shabab taldea. Bere kontrolpean dauden zonaldeetan, debekatu egin die emakumeei bularretakoa erabiltzea, jantzi islamdarra ez dela iritzita. Eta gizonezkoei debekatu egin die telebistan futbol partiduak ikustea, mendebaldearen eragin kaltegarria delakoan.

Atentatu ikaragarriak egin ditu. Esate baterako, duela bi aste, 65 pertsona hil ziren talde horrek bonba kamioi batekin egindako atentatuan. Gainera, atzerriko kooperanteei ez diete lanean uzten janaria banatzen. Beraz, gosetea gero eta handiagoa da inguru horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea