Mundua -

Lagun bati mesede egiteagatik

Erresuma Batuko Defentsa ministroak dimititu egin du

Liam Foxek dimisioa aurkeztu du, bilera eta bidai ofizialetara lagun batekin joateagatik sortu den eskandalua dela eta.

Liam Fox Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Liam Fox Defentsa ministroa. Argazkia: EFE
Liam Fox Defentsa ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liam Fox Erresuma Batuko Defentsa ministroak dimisioa aurkezketu du ostiral honetan, bere lagun bat bilera eta bidaia ofizialetara eramateagatik sortu den eskandalua dela eta, bere bulegotik jakitera eman duenez.

Foxek barkamena eskatu du Adam Werritty lagunari mesede egin izanagatik, Defentsa Ministerioko aholkulari bezala egon zen, eta kanpora egindako 88 bidaietan lagundu zion, nahiz eta kargu ofizialik ez izan.

Dowing Streetek ere onartu du ministroak "oker larriak" egin zituela, "ardura profesionalak zintzotasun pertsonalekin" nahastean.

Astebetean presioa jaso ostean, Foxek azkenean karta bat bidali dio David Cameron lehen ministroari, eta okerrak egin dituela idatzi du, interes pertsonalak eta Gobernuko jarduerak nahasten utzita. Cameronek esan du ministroak ezin zuela leku horretan jarraitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea