Mundua -

Arnas gutxiegitasunagatik

Zuriz Jantzitako Damen liderra, Laura Pollan, hil egin da

Laura Pollan, preso dauden disidenteen emazteak biltzen dituen Zuriz Jantzitako Damen mugimenduko burua izan da.

Laura Pollan, Zuriz Jantzitako Damen burua hil da. Argazkia: EFE
Laura Pollan, Zuriz Jantzitako Damen burua hil da. Argazkia: EFE
Laura Pollan, Zuriz Jantzitako Damen burua hil da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Pollan Zuriz Jantzitako Damak mugimendu kubatarraren burua izan da; preso dauden disidenteen emazteak biltzen dira bertan. Astebetez oso larri egon ostean, ostiral honetan zendu egin da arnas gutxiegitasuna eta diabetesa direla eta.

63 urterekin hil da Pollan. Gaixo zegoen, dengeak jota, eta arnas birus sintzitialarekin kutsatu zen gainera. Bere egoera larritu egin zen diabetesagatik eta ezin izan dio bizitzari eutsi.

Habanan erraustuko dute bere gorpua eta Manzanillo herrian botako dituzte hautsak, Pollan 1948. urtean jaio zen tokian.

Kubako disidenteak atsekabetuta daude eta preso politikoen askatasunaren alde eginiko lana goraipatu dute. Kubako preso politikoen aldeko borroka baketsuko pertsonarik ezagunena izan da Laura Pollan. 2003ko Udaberri Beltzean kartzelaratu zituzten 75 disidenteen senitartekoen buru izan zen.

Literaturako irakaslea zen, eta Zurizko Damen mugimendua sortu zuen bolada zapaltzailean 20 urteko kartzela zigorra jarri zioten bere senarrari, Hector Masedari.

Preso hauen askatasunagatik borrokatu zen taldearen fundatzaileetako bat zen. Zurizko Damen irudia beti egon da kolore zuriarekin lotuta; izan ere bakearen ikur moduan zuriz janzten dira beti. euren aldarrikapenak egiteko. Europako Parlamentuak Sajarov saria emanzien 2005ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea