Mundua -

Presoen trukea

Hamasek eta Al Fatahk palestinarren arteko adiskidetzea sustatuko dute

Hamasek erbestean duen buruzagiak hurrengo astean Kairon biltzeko dei egin dio Mahmud Abbasi.

Shalit etxean da dagoeneko

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaled Meshal Hamasek erbestean duen buruzagiak hurrengo astean Kairon (Egipto) biltzea proposatu dio Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidente eta Al Fatahko buruari, bi fakzio palestinarren arteko adiskidetzea sustatzeko.

Kairon egindako prentsaurreko batean, Meshaalek defendatu egin du bilera hori egitea, maiatzean sinatutako adizkidetze akordioa gauzatu eta palestinarren eta israeldarren arteko "negoziazio politika" aztertzeko.

Meshalek Hamasek preso trukea nola egin duen kontuan izateko dei egin dio Abbasi, eta trukerako gauza "garrantzitsuak" izan ezean, negoziazioek porrot egingo dutela ohartarazi dio.

Hamasen buruaren hitzetan, Israelekin egindako preso trukea "lorpen nazionala" eta palestinarren arteko adiskidetzea lortzeko eredua da, eta konpromisoa hartu du preso guztiak asketzeko borrokan jarraitzeko.

Harrera beroa Shaliti Israelen

Bien bitartean, Israelek harrera beroa egin zion atzo Gilad Shalit soldaduari, Hamasen esku bost urte izan eta gero.

Palestinarrek ere ospatu zuten presoen irisitera, eta "garaipen"tzat hartu zuten.

Trukea aurrez ikusita zegoen modua bete zen. Shalit goizeko lehen orduan entregatu zieten Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeari eta Egiptoko inteligentzia zerbitzuei, Rafahko pasagunetik.

Aldi berean, 293 preso palestinar zeramatzaten zortzi autobus Rafahra bidean abiatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea