Mundua -

Ziurrenik desegin egin da

Rosat satelitea atmosferan sartu da, baina ez dakite non erori den

Atmosferan sartzean 28.000 km/h abiadura hartu du eta ziurrenik marruskadurak eragindako beroarekin desegin egin da.

Rosat satelitearen erreprodukzioa. Iturria: abcnews.go.com
Rosat satelitearen erreprodukzioa. Iturria: abcnews.go.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rostat "X" izpien satelite alemaniarrak lurra hartu du, hala ere ez dakite ziur desegin egin den ala zatietako bat lurrera erori den. Rostat zerbitzutik kanpo dago 1999. urtetik.

Alemaniako Zentro Aerospazioalak (DLR) jakitera emandakoaren arabera 3.45 eta 4.15ak bitartean sartu da atmosferan satelitea. Ziurrenik desegin egin da 2,5 tonako satelitea.

Ezin izan dute inpaktuaren toki zehatza zein izan den jakin Rosat satelitearen abiadura handia dela eta, Lurrari bira osoa soilik 90 minututan ematen baitzion.

Satelitea 53 graduko latitudean iparraldera eta 53 graduko latitudean hegoaldera artean erortzea aurreikusi zuten ikerlariek. Ziurrenik desegin egin da atmosferan sartzerakoan marruskadurak eragindako beroarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea