Mundua -
Erresuma Batua
Kontserbadoreen euroeszeptizismoa baretuko duela hitzeman du Cameronek
Astelehenean bozkatu beharko dute Erresuma Batua Europar Batasuneko kide izatea nahi duten ala ez herri bozketa bidez erabakitzeko ekimena. Cameronek aurka bozkatzeko ohartarazi die bere diputatuei.
Erredakzioa
Erresuma Batuko lehen ministroak ,David Cameronek, alderdi kontserbadorean dagoen bolada euroeszeptikoa baretuko duela hitzeman du, izan ere, hainbat diputatuk Erresuma Batua Europar Batasuneko kide izaten jarraitzea bozkatu nahi dute erreferendum bitartez.
Barne eztabaida dute alderdi kontserbadorean, komunen ganberan bozkatu beharko baitute astelehenean Erresuma Batua Europar Batasuneko kide izatea nahi duten ala ez herri bozketa bidez erabakitzeko ekimena. Downing Streetek jada komunikatu bat argitaratu du eta euroeszeptikoen aurrean Cameronek ez duela amorerik emango dio.
Mozioaren aurka bozkatzeko eskatu die Cameronek bere diputatuei, eta desafio egiten dietenei ohartarazi die alderdian igotzeko izan ditzaketen nahian eraginak egon daitezkela.
"Torien" 60 diputatuk jada erreferendumari babesa emango dietela kalkulatu du "The Guardian" egunkariak. Kontserbadoreen buruzagi ohi eta ministro ohi batek, Davisek, jada bozketaren alde aldarrikatu du. Kontserbadoreen eta liberal-demokraten arteko gobernuko koalizioari gainera, emaitzaren beldur direla esan die.
Krisialdiko egoera honetan, Erresuma Batuak paper garrantzitsua duela dio Dawning Streetek argitaryu duen komunikatuak eta erreferendum batekin arreta galarazi baino, egoera konpondu behar dela dutela dio.