Mundua -
Hauteskunde orokorrak
Argentinak presidentea aukeratuko du Fernandez faborito dela
Argentinako presidenteak, Cristina Fernandezek , herrialdean inoiz ikusi gabeko garaipena lor dezake gaurko hauteskundeetan.
Erredakzioa
Argentinako presidentea, Cristina Fernandez, gaur egingo diren hauteskunde orokorren garaile bezala jartzen dute inkesta guztiek. Zalantza, ofizialismoak Parlamentuaren erabateko kontrola izatea oposizioak ekiditea lortuko ote duen ala ez da. Lehen itzulian Fernandez da garaile inkesta guztien arabera; peronisten buruak bozen % 55a lor dezake.
Cristina Fernandezek herrialdeko presidentziaren berraukeraketa ziurtatuta du ia-ia hautsekundeen lehen itzulian. Nestor Kirchner hildako buruzagiaren emazteak inoiz ikusi gabeko garaipena lor dezake gaurko hautsekundeetan. Oposizioa erabat zatituta dago Fernandezen buruzagitzapean lorturiko garapen ekonomikoa eta langabezia tasaren jaitsiera ikaragarriak bermea ematen dio presidenteari.
Inkesten arabera, bozen % 53,2 lor dezake, eta hurrengo hautagai bozkatuenarekin, Santa Feko goberatzailea de Hermes Binnerrekin, 40 puntu baino gehiagoko aldea atera dezake.