Mundua -
Hondamendia
432 hildako eta 1.350 zauritutik gora, Turkiako lurrikararen ondorioz
Ritcher eskalako 7,2 graduko lurrikara batek Van probintzia astindu zuen igandean. Litekeena da biktimen kopuruak gora egitea.
Erredakzioa
Gutxienez 432 lagun hil eta 1.352 lagunetik gora zauritu dira igande honetan Turkiako Van probintzia astindu zuen 7,2 graduko lurrikararen ondorioz, Idris Naim Sahin Barne ministroak jakitera eman duenez.
Lurrikararen errepliken beldur, Van probintziako herritarrek kalean egin dute lo, nahiz eta tenperatura 0º C ingurukoa izan.
Dagoeneko 8.000 kanpin denda, 25.000 manta eta 4.000 berogailu banatu dituzte etxetik kanpo dauden herritarren artean, datozen egunetan hotz handia egingo duela aurreikusi baitute.
Adituek azaldu dutenez, behar beharrezkoa da erreskate lanak bizkortzea, pertsona batek urik eta janaririk gabe astebete iraun badezake ere, hotzak eta elurrak bizirik ateratzeko aukerak asko murrizten omen ditu.
14 egun dituen ume bat bizirik erreskatatu dute obra-hondakinetik, lurrikara izan zenetik 46 ordu geroago.