Mundua -

Migrazio krisia

Txalupa batean zihoazen 74 migratzaile hil dira Libiako kostan

Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta arrantzontzi batek portura eraman ditu bizirik aurkitu dituztenak.

Migratzaileak hilda Libian
Migratzaileak hilda Libian
Txalupa batean zihoazen 74 migratzaile hil dira Libiako kostan

0:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 74 migratzaile hil dira gaur txalupa hondoratu zaienean, Mediterraneoan, Libiako Khoms hiritik ihesi Europara bidean zihoazela, Nazioarteko Migrazio Erakundeak jakitera eman duenez.

Libiako mafiek itsasoratutako ontzian 120 pertsona zihoazen, tartean hainbat adingabe.

Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta Khomseko hondartza batean utzi. Bizirik aurkitu dituztenak, berriz, arrantzontzi batek erreskatatu eta eraman ditu portura, Erakundeak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italia Itotzeak itsasoan Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak Libia albisteak