Mundua -

Beste bahiketa bat

Mendebaldeko bi boluntario bahitu dituzte Somalian

Bahituak, AEBetako gizonezko bat eta Danimarkako emakumezko bat, minak desaktibatzen dituen Danimarkako erakunde baten kide dira. Bahiketa asteartean jazo da, Somaliako iparraldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendebaldeko bi boluntario bahitu dituzte astearte honetan Somaliako iparraldean. Herrialde horretako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, bahituak, AEBetako gizonezko bat eta Danimarkako emakumezko bat, pertsonen aurkako minak desaktibatzen dituen Danimarkako erakunde baten kide dira.

Abdulahi Salad Somaliako Galmudug zonaldeko Garraio ministroak azaldu duenez, bahitzaileek Galkayako hegoaldera eraman dituzte bi boluntarioak. Gobernuz kanpoko erakundeek zehaztu dutenez, bahituak Pertsonen aurkako Minak Desaktibatzeko Danimarkako Taldeko kideak dira.

Duela bi aste Mugarik gabeko Medikuak elkarteko bi boluntario espainiar bahitu zituzten Dadaabeko errefuxiatu kanpaldi batean, Keniako iparraldean. Halaber, beste bi boluntario espainiar eta italiar bat Tindoufeko errefuxiatuen kanpaldian bahitu zuten, Aljerian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea