Mundua -
Eskubide osoko kidea
UNESCOn Palestinaren sarrerari buruz bozkatzea adostu dute
Honen inguruan erabakiko dute erakunde honetako kideek batzar nagusian. Palestina, momentuz, UNESCOren kide begiralea da.
Erredakzioa
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea UNESCOko kideek eskubide osoko kide gisa Palestinaren sarrerari buruz erabakitzea adostu dute astearte honetan, XXVI. Batzar Nagusian. Horrela, 193 kideen ordezkarien bi herenen aldeko bozak nahikoak izango dira Palestinaren sarrera onartzeko.
Erakundeak azaldu duenez, Palestina eskaera aztertzeko data ez dute zehaztu. Lortuz gero, Palestina eskubide osoko kide bihurtuko litzateke. Momentuz, kide begiralea da. Sarrera lortzekotan, Gizateriaren Ondareak proposatzeko eta erakundeko hitzarmenak sinatzeko aukera izango luke. Estatu bezala aitorpena lortzeko Palestinako agintariek nazioarteko mailan abian jarritako kanpaina baten barnean koka dezakegu UNESCOren proposamena.