Mundua -
KRISIA PERUN
Errepresio basatiak bi hildako, 94 zauritu eta 42 desagertu utzi ditu Perun
63 zauritu ospitaleratu behar izan dituzte. Manuel Merino presidentearen dimisioa eskatzen duten ahotsak biderkatu dira azken orduetan, eta Kabineteko ministro askok alde egin dute dagoeneko.
AGENTZIAK | ERREDAZIOA
Errepresio basatiak bi hildako, 94 zauritu (horietako 63 ospitalean) eta 42 desagertu utzi ditu Perun, Manuel Merino trantsizio presidentearen aurkako protestan, giza eskubideen erakundeek eta ospitaleetako iturriek jakitera eman dutenez.
Agintariaren dimisioa eskatzen duten ahotsak biderkatu dira azken orduetan, eta Kabineteko ministro askok alde egin dute dagoeneko, aste honetan eztanda egin duen krisi soziala baretu nahian. Hala ere, agintaldi laburra izan duen presidenteak kinka larria jarraitzen du.
Rennan Espinoza Somos Peru indar politikoko diputatuak ziurtatu duenez, “askok izarrik jarraitzen dute Merinoren erabakiaren zain”. “Ezin dio ordu burokratiko bati itxaron”, adierazi du RPPn.
Manifestazio handiak izaten ari dira azken egunotan Perun, Manuel Merino presidentearen kontra. Sektore ugari agertu dira Merinoren kontra eta Peruko herritarrek kaleak hartu dituzte.
Bart, amaiera istilutsua izan du Liman, modu baketsuan, egindako manifestazio batek. Izan ere, enfrentamendu gogorrak izan dira manifestarien eta Polizia Nazionalaren artean eta bi gazte hil dira Poliziak tirokatuta. Egoera oso gogorra bizi izan da hiriburuan gaur gauean.
Protestak Liman (Peru). Argazkia: EFE
Gazteetako bat Almenara Ospitaletan hil da buruan, lepoan eta toraxean tiroak zituela. Bestea, 24 urteko turismo ikasle bat, Grau Ospitalean hil da. "Nire anaia lau tiroren ondorioz hil da" esan du hildakoaren anaiak, "gorputzera tiro nola egiten duten ikusi dugu". "Merino hau da egiten ari zarenaren ondorioa" gaineratu du hildakoaren aitak, negarrez, ospitalearen atarian.
Daniel Olivares Alderdi Moreko kongresistak, gainera, lau zauritu daudela jakinarazi du, horietako bat bihotzekoak emanda.
Merino eta bere politika egiteko modua oso kritikatua izaten ari zen; eta orain, protesten kudeaketa dela eta, bere aurkako oposizio masiboa indartzen ari da.
Martin Vizcarra presidente ohia kargutik kendu zuten astelehenenan eta horren ostean hartu zuen Peruko pesidentetza Manuel Merinok.
Herritarrek oso gaizki ikusi dute gertatua eta protesta ugari izan dira trantsizio Gobernuaren kontra.