Mundua -

Presidenterako hauteskundeak

Irlandako hauteskundeetan partaidetzea baxua izan da nagusi

Botoa emateko lekuak 15 orduz irekita egon dira, eta % 50ek hartu dute parte, Mary McAleesen ordezkoa aukeratu beharreko presidentetzarako hauteskundeetan.

Sean Gallagher hautagai independentea da faboritoa, inkesten arabera. Argazkia: EFE
Sean Gallagher hautagai independentea da faboritoa, inkesten arabera. Argazkia: EFE
Sean Gallagher hautagai independentea da faboritoa, inkesten arabera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako hauteskunde eguneko parte hartzea % 50ekoa izan da, Mary McAleesen ordezkoa aukeratu beharreko presidentetzarako hauteskundeetan.

Botoa emateko lekuak 15 orduz irekita egon dira, hauteskundeetan boto ematea bultzatzeko, baina ia segurua da otsailean izandako % 70eko parte hartzea ez duela gaindituko, 1987tik altuena.

Zenbaketa ostiralean hasiko da, nahiz eta behin betiko emaitzak larunbatera arte ez espero.

Bozka ematera deituta dauden hiru milioi hiritar baino gehiagok Mary McAleese Errepublikako presidentearen ondorengoa hautatu beharko dute zazpi hautagairen artean.

Guztira hiru milioi hiritar baino gehiago daude hauteskundeetan parte hartzera deituak, 43 barrutitako hauteslekuak goizeko 08:00etan ireki dituzte eta 23:00ak arte egon dira zabalik.

Halaber, Konstituzioaren erreformaren inguruan eta Dublin mendebaldeko barrutian ekainean hil zen Brian Lenihan ministro ohiak utzitako eserlekua betetzeko hautaketaren inguruan bi herri-galdeketa egin dituzte.

Presidenterako hauteskundeen inguruan egindako inkesten arabera, Sean Gallagher enpresari independentea da hautagai faboritoa % 40ko babesarekin, Michael D. Higgins Alderdi Laboristako kideak jarraitzen dio % 25eko babesarekin.

Martin McGuinness Sinn Feineko hautagaiak % 15ekoa izango luke. Inkestek David Norris senatzaile independente eta gay-a kokatu dute atzetik % 8ko babesarekin. Azken hau jotzen zuten hasiera batean galdeketa guztiek Irlandako presidente izateko faborito, baina hainbat eskandaluk erabat hondoratu dute bere bidea.

Gay Mitchellek hautagaiak % 6ko babesa lortu du galdeketen arabera, Mary Davis aktibista eta europdiputatu ohiak jarraitzen dio gertutik eta Dana Rosemary Scallon "Eurovision" jaialdiko irabazlea dago azkenik % 3ko babesarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea