Mundua -
Erasoa Gazan
Zazpi palestinar hil dira Israeleko abiazioak Gazan egindako erasoan
Bi herrialdeen arteko harremanak lazten ari dira eta erasoekin jarraitzen dute.
Erredakzioa
Zazpi palestinar hil dira gutxienez eta beste bost zauritu diira Israeleko abiazioak eginiko eraso baten ondorioz. Al Quds Brigaden aurka egin dute, Yidak Islamikoaren talde armatua, Gazako hegoaldean.
Horietatik bost lehen eraso baten hil dira eta honi erantzuna eman nahiean, beste bi palestinarrak Israelen aurka koheteak botatzen saiatzen ari zirenean hil dira.
Palestinaren aldeko miliziek morteroekin erantzun dute. Hildakoen artean, Ahmed Sheij Jalil dago, taldearen buruzagietako bat, Brigadak jakinarazi duenez. Erantzun "sendoa eta berehalakoa" ziurtatu dute.
Gaua gordina izan da Gazako hegoaldean. Brigadek eta palestinarren beste talde batzuk Israeleko hegoaldeko hainbat guneren aurka koheteak bota dituzte. Israeleko armadak 15 baieztatu ditu eta Tel Avivetik 50 kilometrora dauden bi hiritan morteroak talka egin dutela esan dute. Lau zauirtu omen daude lehen datuen arabera.