Mundua -

Nikaraguan

Bortxatutako neskato baten haurdunaldiak abortuaren polemika piztu du

Neskatoa "egoera larrian" dago, baina agintariek ez dute abortu terapeutikoa onartu. Azken urteetan Nikaraguan sexu abusuengatik haurdun gelditzen den laugarren neskatoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bortxatua izan zen 12 urteko gaztetxo baten haurdunaldiak abortu terapeutikoaren zigorraren polemika berpiztu du Nikaraguan Gobernu, Eliza eta gizartearen artean . Gaztea haurdunaldiaren 36. astean dago eta "egoera larrian", Rosario Murillo lehen dama eta Gobernuaren komunikazio eta herritarren koordinatzaileak esan duenez.

Walpa Siksa talde indigenako kidea da adin txikikoa, Karibe iparraldean, Nikaraguako txiroenetako bat.

Neskatoa Bertha Calderon ospitalean dago eta Nuevo Diario egunkariak esan duenez, bere egoera "kritikoa" da, agintariek ez dutelako abortu terapeurikoa onartu. Gaztearen gurasoak abortua eskatu dute, izan ere eklanpsia du, haurdunaldiaren azken hiru hilabeteetan ager daitekeen konbultsio-sail larria. Neskatoari gainera sepsiagatik ebakuntza egin behar izan diote.

Murillok esan duenez, Daniel Ortega bere senarraren gobernuak, bizia babesten du "are gehiago amaitzear dagoen haurdunaldian".

Azken urteetan Nikaraguan sexu abusuengatik haurdun gelditzen den laugarren neskatoa da. Ehunka emakumek abortu terapeutikoaren despenalizazioa eskatu dute.

Uztailean jada, Amnistia Internazionalak bortxatutako neskatoentzat eta haurdunaldiak emakumearen bizia arriskuan jartzen duen kasuetan abortu terapeutikoaren despenalizazioa eskatu zuen. Amnistia Internazionalak esan duenez, herrialdeen % 98k onartzen du neurri hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea