Mundua -

Bilera Parisen

Unescok Palestina estatu kide gisa onartu edo ez bozkatuko du gaur

AEBek (Israelen aliatu nagusia) beto eskubidea dute NBEren Segurtasun Kontseiluan, baina Unescon ez dago horrelako aukerarik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unesco erakundeak Palestina estatu kide bezala onartu edo ez bozkatuko du gaur, Parisen egitekoa den Batzar Orokorrean.

Palestinako agintariek erakundearen oniritzia espero dute, NBEko estatu kide izateko irailaren 23an abiatutako prozesuari bultzada emateko. Horretarako, Unescoren 194 kideetako bi herenek babestu beharko dute eskaera.

AEBek (Israelen aliatu nagusia) beto eskubidea dute NBEren Segurtasun Kontseiluan, eta bertan galarazi egin dezake Palestina estatu kide izatea, baina Unescon ez dago beto eskubiderik.

Nolanahi ere, Wasingtonek presio egin dezake Unescon, diru aldetik batez ere palestinarren eskaera errefusa dezan. AEBek erakunde horretako Aurrekontuen % 22 ematen dute.

Palestinako Gobernuak salatu egin du AEBek murrizketekin mehatxu egin dutela, baina aitortza lortzeko bidean jarraituko dutela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea