Mundua -
Pariseko konferentzian
Unescok Palestinar Aginte Nazionalaren sarrera onartu du
107 herrialdek alde bozkatu dute (87 behar zituen gutxienez Unescon sartzeko) eta 14k kontra egin dute.
Erredakzioa
Unescoko Konferentzia orokorrak Palestinar Aginte Nazionalaren (PAN) sarrera onartu du eskubide osoko kide bezala, Parisen egin duten bileran.
PAN (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) Unescora sartzeko eskaeraren alde Indiak, Txinak eta Latinoamerikako hainbat herrialdek bozkatu dute. Baita Espainiak eta Frantziak ere.
Aurka berriz, Ameriketako Estatu Batuak, Alemaniak eta Kanadak, besteak beste, bozkatu dute. Baita Israelek ere, eta Erresuma Batua, Kolonbia, Japoniaketa Mexiko abstenitu egin dira.
Israelek jada erabakia "bakearentzat geldialdia" dela esan du. "Gaur egun tristea da erakundearentzat, errealitatetik at egotea aukeratu duelako eta inplosioaren haziak landatu ditu", adierazi du.
Palestinar Aginte Nazionala erakundearen 195. kidea bihurtu da eta bozketaren ostean, txalo beroak izan dira UNESCOren Batzorde Nagusian. Batzorde Exekutiboak ere Palestinaren sarreraren alde egin zuen joan den urriaren 5ean.
Sarrera honek Unescoko kideen hirutik boren aldeko botoak behar zituen.
PAN Nazio Batuetan sartzeko eskaera, datorren azaroaren 11an eztabaidatuko dute NBEko Segurtasun Kontseiluan, Pariseko konferentzia honen amaieran.