Mundua -
Hauteskundeak Libian
Abdelrahim Elkib izendatu dute Libiako trantsizioko gobernuburu
NATOk Libiako operazio militarra amaitu ostean, hasi eta zazpi hilabetera, eman dute horren berri.
Erredakzioa
Abdelrahim Elkib intelektuala izendatu dute Libiako trantsizioko gobernuburu, Al Arabiya Arabiako telebista kateak jakitera eman duenez.
NATOk Libiako operazio militarra amaitu ostean, hasi eta zazpi hilabetera, eman dute horren berri. Ander Fogh Rasmussen idazkari nagusia Tripolira joan da, eta Aliantzak ez duela herrialde horretako barne arazoetan sartu nahi adierazi du.
"Bizitza zibilak salbatzeko, Nazio Batuek emandako mandatua exekutatu du. Misio hori gaur gauen bukatuko da. Hemendik aurrera, libiarrek marraztu beharko dute beraien etorkizuna, eta bihartik aurrera autoritate berriak izango dira segurtasuna bermatu beharko dutenak", azaldu du Rasmussenek Tripolin eginiko agerraldian.