Mundua -
Hauteskundeak
Atambayevek irabazi ditu Kirgizistango hauteskundeak
Tashiev "Ata-Zhurt" (Aberria) alderdiko hautagaiak irregulartasunak salatu ditu eta Atambayeven garaipena bermatzeko administrazioarekiko auzi-helegitea erabiltzea leporatu die agintariei.
Erredakzioa
Almazbek Atambayev Kirgizistango lehenengo ministroak Asiako herrialde horren hauteskundeak irabazi ditu, igandean emandako boto guztien zenbaketaren ondoren.
Atambayevek botoen % 63,24 lortu ditu. Bigarren tokian Adajan Madumarov geratu da botoen % 14,76 lortuz. Kamchibek Tashiev nazionalistak aldiz, botoen % 14 izan ditu.
Modu honetan, ez da bigarren txanda egingo eta Atambayev presidentea izendatuko dute urte honen amaieran. Bitartean, oraindo presidentea den Rosa Otunbayevak kargu hau beteko du.
Tashiev "Ata-Zhurt" (Aberria) alderdiko hautagaiak ez ditu emaitzak onartzen. Tashievek irregulartasunak salatu ditu eta Atambayeven garaipena bermatzeko administrazioarekiko auzi-helegitea erabiltzea leporatu die agintariei.