Mundua -

Krisia, Grezian

Papandreuk ezohiko Ministro Kontseilua egingo du igandean

Bestalde, Carolos Papulias Errepublikako presidentea oposizioko liderrarekin bilduko da eguerdian batasun Gobernu bat sortzeko aukerak aztertzeko.

Yorgos Papandreu, Greziako lehen ministroa. Argazkia: Efe.
Papandreuk batasun Gobernua osatu nahi du eta oposizioak, bere dimisioa

01:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yorgos Papandreu Greziako lehenministroak ezohiko Ministro Kontseilua deitu du igande arratsalderako. Kontseilua baino lehen, Carolos Papulias Errepublikako presidentea Antonis Samaras oposizioko liderrarekin bilduko da.

Gobernuburuaren bulegoak iragarritakoaren arabera, kabinetearen ezohiko bilera 17:00etan hasiko da.

Ordu horretarako, Papulias eta Samarasen arteko bileraren emaitzak ezagutzea espero da. Samaras Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearen liderra da eta 12:00etan bilduko da presidentearekin.

Estatuko liderrak batasun Gobernu bat sortzeko aukera aztertuko du oposizioko liderrarekin. Gobernu horretan alderdi politiko guztiek ordezkaritza izango lukete, eta helburua Bruselan adostutako bigarren erreskateko akordioak aplikatzea izango litzateke.

Oposizioa, hauteskundeak aurreratzearen alde

Papandreuk otsailera arte iraungo lukeen Gobernua nahi du, hauteskundeak deitu baino lehen.

Baina Samarasek hauteskundeak abendura aurreratzea nahi duela adierazi du larunbatean, Parlamentuak Bruselako akordioak aplikatu ondoren eta teknokraten Gobernu baten agindupean, Papandreu barik.

Lehen ministroak errepikatu egin du azken 48 orduetan dimititzeko prest dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea