Mundua -

Iruzkina

Italiari begiratu behar zaio, ez Greziari bakarrik

Papandreuk azkenean erantzukizunez jokatu du, aldameneko Italian ez bezala. Han, Berlusconik boterean jarraitzen du edozer gertatzen dela ere.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak kargua uztea onartu du bere alderdiak, alderdi sozialistak, eta eskuineko Demokrazia Berriak koalizio gobernua osa dezaten.

Greziaren egoera hain da larria Papandreuk ez duela beste irtenbiderik izan. Greziar Estatuari hilabeteko epean amaituko zaio bere kutxan duen dirua, juxtu-juxtu abenduan funtzionarioei eta jubilatuei pentsioak ordaintzeko adina diru dauka. Lehenbailehen behar du Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak agindua dioten 8.000 miloi euroko laguntza, baina ez diote dirutza hori eman nahi aldez aurretik ajuste-plana martxan jartzen ez badu. Zergaitik? Ba jakin badakitelako plan hori indarren jartzen ez bada dirua harrika botatzea dela.

Dena den, beste modu batera ere ikus daiteke: Greziak murrizketa plana indarrean jartzen badu, bere ekonomiak ezin du hazi eta ondorioz ezingo du zorra ordaintzeko adina dirurik pilatu.

Edozein modutan, Papandreuk azkenean erantzukizunez jokatu du, aldameneko Italian ez bezala. Italian Berlusconik boterean jarraitzen du edozer gertatzen dela ere. Herrialdean bertan eta mugaz kanpo jende askok uste du berarekin herrialdea hondamendira doala. Berlusconi ez da Europako bazkideek eskatutako ajuste neurriak martxan jartzen ari eta ez du dimititzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea