Mundua -

Urtemuga

'Livingstone Doktorea, ezta?' esaldiak 140 urte bete ditu

Hitz horiekin agurtu zuen Henry Morton Stanley kazetari estatubatuarrak David Livingstone misioilari eskoziarra, Uijijin (Tanzania) aurkitu zuenean.

Livingstone doktorea. Argazkia: mqciencia.wordpress.es
Livingstone doktorea.
Livingstone doktorea. Argazkia: mqciencia.wordpress.es

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Livingstone Doktorea, ezta?' esaldi famatuak 140 urte bete ditu, orduan aurkitu baitzuen Henry Morton Stanley jatorri galestarreko kazetari estatubatuarrak David Livingstone misioilari eskoziarra Ujijin (Tanzania).

Stanleyk idatzi zuenez, historia Madril erdigunean hasi zen, Cruz kaleko pentsio batean. New York Herald egunkariko zuzendariaren telegrama bat jaso zuen eskuartean "gai garrantzitsu bat" zuela esanez eta Parisera joateko eskatzen zion.

1869ko urria zen, eta Stanleyk berehala egin zituen maletak eta Frantziako hiriburura joan zen. Han, New York Herald egunkariko zuzendariaren semeak Livingstone doktorea aurkitzeko eskatu zion, desagertuta zegoelako, eta espedizioaren kostuak ez zuela garrantzirik jakinarazi zion.

Aginduak argiak ziren: Livingstone aurkitzea, "Victoria" izena eman zien ur-jauziak ikusten lehen europarra izan zelako. 1841ean iritsi zen Afrikara misioilari gisa eta geroago esploratzaile moduan joan zen eta bost urtez ez zen haren berririk izan.

Egun horretatik zazpi egun igaro ziren Uijijira iritsi arte. "Beregana korrika joan nahi nuen, baina izutu egin nintzen jende asko zegoelako. Besarkada bat eman nahi nion, baina ez nekien nola hartuko zuen. Beraz, izu moralak eta duintasun faltsuak agindu zidatena egin nuen: beregana joan nintzen, txapela kendu nuen eta 'Livingstone doktorea, ezta?' esan nion", idatzi zuen Stanleyk.

Lau hilabetez egon zen kazetaria misioilariarekin. Stanley heroi moduan iritsi zen Europara; Livingstone, berriz, Afrikan geratu zen hil arte (1973).

Kazetaria eta misioilaria mangondo baten azpian elkartu omen ziren, eta bertan oroitarria jarri zuten.

Baina Achola irakaslearen arabera, ez dago asko ospatzeko: “Gure historiaren zati mingarri bat da. Uijijiko inor ez da horretaz oroitzen. Oroitarria turistentzat jarri zutela pentsatzen dut”.

"Baina mendebaldean oraindik oroitzen dira 'Livingstone doktorea, ezta?' esaldiaz?", galdetzen du ironikoki Milcah Amolo Achola Nairobiko Unibertsitateko irakasleak.

"Eskolan Historia ikasten nuenean, misioilariek gizon zuriaren eta Afrikako esploratzaileen ontasunaz hitz egiten ziguten, nahiz eta bertako herritarrek esploratzaileek 'aurkitutako' lekuak aspalditik ezagutu", Acholak gogora ekarri duenez.

"Stanleyrekin eta Livingstonekin akordatzen naizenean esklabitateaz oroitzen naiz, esklaboen salerosketen ibilbidean sartu baitzen Ujiji, eta Livingstonek berak erabili zituen esklaboak, nahiz eta ustez esklabismoaren kontra egon", gaineratu du irakasleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea