Mundua -

Aire istripua

Mexikoko Barne ministroa hil da, helikopteroan istripua izanda

Beste zazpi pertsona ere hil dira Mexikoko hiriburutik gertuko Cuernavacara herrialdera zihoan helikopteroak lurra jota.

Mexikoko istripuaren irudia. Argazkia: EITB
Mexikoko istripuaren irudia. Argazkia: EITB
Mexikoko Barne ministroa hil da, helikopteroan istripua izanda

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Blake Mexikoko Gobernuko idazkaria eta beste zazpi pertsona hil dira euren helikopteroak lurra jota Cuernacabara zihoazenean, Presidentetzak jakitera eman duenez.

Halaber, Felipe Zamora Gobernuko Gai Juridikoetako eta Giza Eskubideetako ministroa; Jose Alfredo Garcia Gizarte Komunikaziokoa, Diana Miriam Ayton Sanchez idazkari teknikoa eta Rene de Leon Satie hil dira, tripulazioko hiru kidez gain.

Une hauetan Bell 407 modeloko helikopteroaren istripua zergatik pasatu den ikertzen ari dira. Felipe Calderon herrialdeko presidentea Barne ministroaren familiarekin bilduta dago.

Blake Tijuanan jaio zen, 1966an, eta 2010eko uztailaren 14tik Gobernuko idazkaritzaren parte zen, bertatik zuzentzen zuen herrialdearen barne politika, antolatutako delinkuentziari zegokiona bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea