Mundua -
Iranen
Leherketa batek 17 hildako utzi ditu Teheran mendebaldean
Leherketa Bidgonesheko base militarrean gertatu da, Malard hirian.
Erredakzioa
Gutxienez 17 pertsona hil dira Teheraneko mendebaldeko base militar batean izandako leherketa handian. Gertakaeria larunbat honetan, 13:30ean, (10:30 GMT) izan da. Bizilagunen artean ezinegona sortu du horrek, bertako Fars agentziak jakitera eman duenez.
Agentziak ez du biktimen ezta kalteen informaziorik eman. Leherketa Bidgonesheko base militarrean gertatu da, Malard hirian, Iparraldeko Alborz erkidegoan, Irango hiriburuarekin mugan.
ILNA Irango agentziak esan duenez ez biktimarik egon eta istripu bat edo atentatu bat izan den ikertzen ari direla gaineratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea