Mundua -
Alemanian
Bi serie-hiltzaile nazik aitormena grabatu eta euren burua hil dute
Kolonian 2004an 22 pertsona zauritu zuen bonba eurek jarri zutela eta bederatzi immigranteen hilketak onartu dituzte. Azken horiei argazkiak atera zizkieten hil ondoren.
Erredakzioa
Bi neonazi alemaniar, bederatzi immigranteen eta Poliziako agente baten hilketaren ustezko errudunak, aitormena grabatu zuten duela astebete, euren buruaz beste egin aurretik. Grabazioan, gainera, ultraeskuineko kideak atentatu gehiago egingo zituztela.
Ultraeskuindarren auzia bi gizonen hilotzak karabana batean aurkitu eta emakumezko batekin bizitzen ziren etxearen leherketa gertatu ondoren atera zen azalera. Etxearen hondakinen artean, Zwickaun, Alemaniako ekialdean, lau DVD aurkitu zituzten, Dier Spiegel astekariaren arabera.
DVD horietan, ustezko terroristak talde nazionalsozialista baten kide zirela iragartzen zuten, "kamarada" sare baten parte dena, eta atentatu gehiago egiteko prest dagoena.
Astekariarek dioenez, 15 minutuko grabazioaren kopia dauka. DVDak gutunazaletan sartuta zeuden eta hedabideetara zentro islamiarretara bidaltzeko prest zeuden.