Mundua -

Siria

Marokoko eta Qatarreko enbaxadei eraso egin diete Damaskon

Siriako Gobernuaren ustezko jarraitzaileek egin dituzte erasoak. Arabiar Ligak Siriaren kanporatzea berretsi ostean jazo dira gertakariak, izan ere, goi-bilera egin du.

Bashar al Assaden jarraitzaileak Damaskon. Argazkia: EFE
Bashar al Assaden jarraitzaileak Damaskon
Bashar al Assaden jarraitzaileak Damaskon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bashar al Assaden Gobernuaren ustezko jarraitzaileek Marokoko, Qatarreko eta Arabiar Emirerri Batuetako enbaxadei eraso egin diete gaur. Arabiar Ligak Siriaren kanporatzea berretsi ostean jazo dira gertakariak, izan ere, erakundeak goi-bilera egin du gaur Rabaten.

Al Arabiya telebistak erasoak baieztatu ditu. Arabiar Ligak hartutako erabakiaren aurkako protestetan gertatu dira erasoak. Reuters albiste-agentziak jakinarazi duenez, Arabiar Emirerri Batuetako enbaxada Abu Rummana barruti seguruan dago. Lekukoek azaldu dutenez, pintadak egin dituzte manifestariek: "sasikumeak" eta "Israelgo agenteak".

MAP Marokoko albiste-agentziak jakitera eman duenez, "dozenaka manifestarik protesta egin dute eguerdiaren ostean" Marokoko enbaxadaren aurrean. Zenbait manifestarik enbaxada harrikatu dute. Lau manifestarik sarrerako atea gainditu dute, MAP-en arabera. Arabiar Ligaren aurkako "esloganak" baieztatu ditu agentziak.

Iragan astean, Al Assaden jarraitzaileek Turkiako, Saudi Arabiako eta Frantziako bulegoei eraso egin zieten. Siriako enbaxadorea deitu du Frantziak, erregimenaren errepresioak eta asteburuan liskarrak jarraitu dutela ikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea