Mundua -
Filipinas
Arroyo presidente ohia atxilotu dute, Manilako ospitale batean
2007ko hauteskundeetan iruzur egitea leporatzen diote. Biziarteko kartzela-zigorra jaso dezake.
Erredakzioa
Filipinaseko Poliziak Gloria Macapagal Arroyo presidente ohia atxilotu egin du Manilako klinika batean. Justiziak Arroyo atxilotzeko agindua eman du 2007ko hauteskundeetan iruzur egitea leporatuta.
Presidente ohia Saint Luke ospitalean zegoen eta bertara gutxienez hiru agente joan dira atxilotzeko agindua betetzeko. Arroyoren kontrako salaketa Hauteskundeetako Batzordeak egin du.
Benjamin Abalos Hauteskunde Batzordeko presidente izandakoaDelitu horrengatik biziarteko kartzela-zigorra jaso dezake.
Senarrari ez diote ezer egotzi
Jose Miguel Arroyo presidente ohiarren senarra ere ikertzen ari ziren baina ez diote ezer egotzi frogarik aurkitu ez dutelako.
Arroyoren abokatuek euren bezeroa gaur arratsaldean bertan atzerrira joateko asmoa zuela jakinarazi ondoren eman dute. Arroyok osasun tratamendu bat egiteko asmoa zuen Singapurren.