Mundua -
NBEren erabakia
Nazio Batuek Libia onartu dute berriro Giza Eskubideen Kontseiluan
"Libiak giza eskubideen arloan iragarritako konpromisoak ontzat ematen ditugu", dio Nazio Batuen Erakundeko erabakiak.
Erredakzioa
Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak Libia Giza Eskubideen Kontseiluan berronartzea erabaki du. Joan den otsailean Kontseilutik bota zuten Muamar al Gadafi erregimenaren errepresioagatik.
Berronarpenak 123 boto izan ditu alde, lau aurka eta sei abstentzio. Boliviak, Ekuadorrek, Nikaraguak eta Venzuelak aurkako botoa eman dute.
"Libiak giza eskubideen arloan, demokrazian eta zuzenbidezko estatuan iragarritako konpromisoak ontzat ematen ditugu", esan du Nazio Batuen Erakundeak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea