Mundua -

Egipto

Kairoko Tahrir plaza berriz hartu dute militarraren kontrako protestan

Hiru hildako eta 700 zauritu inguru daude. Hainbat ekintzailek zalantzan jarri dute hurrengo hauteskundeen gardentasuna. Guztia "oso nahasia" dela salatu dute, "iraultza gertatu ez balitz bezala".

Manifestariak Batzorde Militarraren kontra protestan ari dira. Argazkia: Efe.
Manifestariak Batzorde Militarraren kontra protestan ari dira. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egipton ehunka manifestari Batzorde Militarraren kontra ari dira eta Kairoko Tahrir plaza berriro hartu dute, segurtasun indarrek leku esanguratsu hori kontrolpean izan ondoren. Manifestariak plazarako sarbideak ixten hasi dira, Efe albiste agentziaren arabera.

Segurtasun zerbitzuek Eferi jakinarazi diotenez, hiru pertsona hil dira eta 750 zauritu inguru daude, horietatik hogei bat poliziak, eta 20 pertsona atxilotu dituzte.

Manifestariek Armadak boterea utzi eta gobernu zibil bat sortzea exijitzen dute.

Boluntario-taldeak ibilgailuak plazara sartzea galarazten ari dira. Beste batzuek, aldiz, espaloietako galtzada-harriak apurtzen hasi dira, gorde eta Poliziarekin egon litezkeen istiluetan erabiltzeko.

Mariskala (Husein Tantaui, Batzorde Militarreko burua) aldatu egin behar dugu hauteskundeak garbiak izan daitezen; izan ere, gauza batzuk ez dira aldatu aurreko erregimenetik", salatu dute manifestariek.

Zalantzak hauteskundeen inguruan

Hauteskundeen Ikuskapenerako Koalizio Independenteko ekintzaileen arabera, hurrengo hauteskundeek ez dute Egipto demokrazia batean bihurtuko, hauteskunde-prozesuan "adierazle kezkagarriak" antzeman dituztelako.

Hori da, hain zuzen, Ahmed Fauzi Ikuskatze Demokratikorako Elkarteko kideak esan duena. Talde hori Hauteskundeen Ikuskapenerako Koalizioaren barruan dago.

Fauziren hitzetan, guztia "oso nahasia" da, "iraultza gertatu ez balitz bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea