Mundua -
Analisia
Egiptoko Armadak amore eman du herritarrek behartuta
Armadako Kontseilu Goreneko buruak, presidentea hautatzeko hauteskundeak datorren urteko ekainean egingo direla iragarri du, baina ekaina oso urruti dago Tahrir plazan protestan ari direnentzat.
Jesus Torquemada
Egipton kalean herritarrek egindako presioak militarrak kuarteletara itzultzeko data aurreratzera behartu ditu. Agintean jarraitu nahi zuten 2013. urterarte, baina atzo Armadako Kontseilu Goreneko buruak, Tantaui mariskalak, presidentea hautatzeko hauteskundeak datorren urteko ekainean egingo direla iragarri zuen. Behin hauteskunde horiek eginda Tantauik ezingo du Egiptoko agintari nagusi izaten jarraitu. Hala ere itzalpetik bere hariak mugitzen saiatuko da.
Kairoko Tahrir plazan egun hauetan protestan ari direnak militarrak lehen bait lehen aldegitea nahi dute, eurentzat hurrun dago oraindik Ekaina. Dena den, Anaia Musulmanek, oposizioko indar nagusi direnak, ez dute oraingoz protestarekin bat egin, euren helburua Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak egitea delako. Erraz irabaziko dituztela uste dute, eserlekuen ia erdiaren jabe egingo direla, eta beraz, Konstituzio berria idazterakoan zeresan handia izango dutela.
Hauteskunde horiek 3 egunetan egingo dira: lehen hauteskunde eguna datorren astelehena izango da baina hirugarrena ez da urtarrilaren 10a arte izango da. Egutegi arraro xamarra argi uzten duena militarrek denbora irabazi nahi dutela baina herritarrek lehen bait lehen kendu nahi dituzte agin