Mundua -

Analisia

Hauteskundeak Marokon islamistak faborito direla

Gaurkoa da Mohamed VI.a erregeak bere promesak betetzen ote dituen ikusteko lehenengo aukera, Parlamenturako hauteskundeak egingo baitiuzte.

Jesus Torquemada nazioarteko gaietan aditua. Argazkia. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko gaietan aditua. Argazkia. EITB
Jesus Torquemada nazioarteko gaietan aditua. Argazkia. EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marokoko Mohamed VI.a erregea izan zen Tunisia eta Egiptoko erreboltak lehertu zirenean erreakzionatu zuen arabiako lehen  buruzagietako  bat. Erreforma politiko bat egin zuen; ez zuen funtsezko ezer aldatu, alegia, berak jarraitzen du Marokon agintzen; baina aukera handiagoak eman zizkien alderdi politikoei.

Esaterako, lehen ministro hauteskundeak irabazten zituen alderdiko buruzagia izendatuko zuela hitz eman zuen, eta ez orain arte bezala, berak nahi zuen pertsona. Gaurkoa da erregeak bere promesak betetzen ote dituen ikusteko lehenengo aukera, Parlamenturako hauteskundeak egingo baituzte. Gainera, inkestek eta kaleko sentipenak diote irabazlea alderdi islamiar bat izan litekeela, Justizia eta Garapena Alderdia. Bada debekatuta dagoen eta aurkeztu ezin den beste alderdi islamiar erradikalago bat ere; Justizia eta Espiritualtasuna du izena.

Hauteskundeak ez dira hortaz, Tunisian duela gutxi egindakoak bezain demokratikoak, baina Arabiar herrialdeetan egin ohi direnak baino demokratikoagoak dira. Orain arte Mohamed VI.ari ondo atera zaio estrategia, udaberri arabiarreko protestek apenas eragin baitiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea