Mundua -

Marokoko hauteskundeak

Emaitza ofizialek alderdi islamistaren garaipena berretsi dute Marokon

Lehen datu ofizialen arabera, 395 diputatuetatik 288 erabakita daude, eta PJDk 80 daramatza jada, % 28,5.

Abdelilah Benkiran, PJD alderdiko liderra. Argazkia: EFE
Abdelilah Benkiran, PJD alderdiko liderra. Argazkia: EFE
Abdelilah Benkiran, PJD alderdiko liderra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PJD, Justizia eta Garapena alderdi islamista moderatuak lortu ditu Marokoko Parlamentu berrian eserleku gehien, barne ministroak jada jakitera eman duenez, dagoeneko 80.

Gehin bozkatutako hurrengo alderdia, Istiqlal alderdi nazionalista izango litzateke, 45 eserlekurekin, Independenteen Batasun Nazionalaren aurretik, azken hau 38 eserlekurekin, MAP albiste agentzia ofizialak esan duenez.

Atzetik, Egiazkotasun eta Modernotasun Alderdia (33 diputatu) egon litzateke, Herritarren Indarren Batasun Sozialista ondoren (29 diputatu), Herri Mugimendua (22 diputatu), Batasun Konstituzionala (15 diputatu) eta Aurrerabide eta Sozialismoaren Alderdia (11 diputatu).

Beste dozena bat alderdik, gainera, lortu dute gutxienez eserleku bat eskuratzea. Parlamentuan ez dago beraz gehiengo argirik eta PJDko lehen ministroarekin (Konstituzio berriak alderdi bozkatuenak Gobernuaren buruzagitza eskuratzea aurreikusten du) koaliziako gobernua eratu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea