Mundua -

Alemanian

Aita Santua salatu dute Papamobilean segurtasun uhala ez eramateagatik

Salaketa Alemaniako hiritar batek jarri du; Aita Santuak Alemaniara egindako bisitan behin eta berriz uhala jarrita ez zeramala eta zirkulazio-arauak hausten ari zela ikusita.

Aita Santua, Papamobilean. Argazkia: Efe.
Aita Santua, Papamobilean. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako hiritar batek Benedikto XVI. kontrako salaketa jarri du Papamobilean segurtasun uhala ez erabiltzeagatik, Westfälische Rundschau egunkariaren arabera.

Salaketa jarri duenak dioenez, Aita Santuak Alemaniara egindako azken bisitan, behin eta berriro ikusi zuen ez zeramala segurtasun uhala jarrita, eta hori zirkulazio-arauen kontra doa.

Dormundeko hiritarrak egunkariari adierazitakoaren arabera, bi lekuko dauzka Aita Santuak uhalik ez zeramala deklaratzeko prest.

Horrez gain, Joseph Ratzingerrekin zihoazen beste pertsona batzuek, Robert Zollitsch Alemaniako Apezpikuen Batzarreko presidenteak, adibidez, arau-haustea ikusi zuten eta bere testigantza babesteko moduan egongo lirateke.

Hedabidearen arabera, najiz eta salatzailea "fededungabea" izan, Aita Santauren segurtasunak eragindako kezkagatik jarri du salaketa, eta Papamobilean segurtasun uhala dagoela azpimarratzen du.

Salaketak aurrera jarraitzeko, Justiziak Benedikto XVI. alemaniar hiritartzat hartu behar luke. Bestela, Vaticanoko estatuburutzat hartzen badute, immunitate diplomatikoa du eta arau-haustea indargabetu egingo litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea