Mundua -

Kolonbiako mugaren inguruan

FARC-ek bahituta zituen hiru polizia eta militar bat fusilatu ditu

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen arabera, FARC-ekoena da bahituen hilketaren ardura osoa. Gertatutakoa "ekintza ziztrina" dela gaineratu du.

Libio Jose Martinez, fusilatutako sarjentua. Argazkia: Efe.
Exekuzioen ondoren kritika ugari jasotzen ari da Bogotako gobernua

02:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru polizia eta Kolonbiako Armadako militar bat fusilatu dituzte FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako gerrillariek. Hilketak Caqueta eta Putumayo departamentuen mugaren inguruan izan dira, antza denez, bahituak erreskatatzen saiatu direnean, Kolonbiako hedabideen arabera.

Hildakoen artean Libio Jose Martinez sarjentua dago, duela hamahiru urte baino gehiago bahitutakoa. Beste hildakoak Elkin Hernandez Rivas tenientea, 1998an bahitua; Edgar Yesid koronela eta Alvaro Moreno intendentea.

Fiskaltzak perituen talde bat bidali du Kolonbiako hegoaldeko lurralde horretara; Putumayora, Puerto Liguizamo eskualdera, hain zuzen, gorpuen altxaketan laguntzeko.

Santos: "Ekintza ziztrina da"

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen arabera, FARC-ekoena da bahituen hilketaren ardura osoa. Gertatutakoa "ekintza ziztrina" dela gaineratu du.

"Guztia indar publikoen erruz gertatu dela esaten hasiko direla imaginatzen dut", esan du Santosek larunbatetako ohiko ekitaldi politikoan. Presidentearen ustez, errudun bakarrak biktimak bahitu eta "katua sakatu dutenak" dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea