Publizitatea
Itxi

2021/02/22

14:10

Mundua

VENEZUELA

Venezuelaren aurkako zigor berriak onartu ditu EBk

EITB MEDIA

19 pertsona gehitu ditu aintzatetsi ez dituenen zerrendara hauteskundeetan estandar demokratikoak bete ez zituztela argudiatuz.

  • Madurok Venezuelako bandera mugitzen du.

    Madurok Venezuelako bandera mugitzen du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europar Batasunak Venezuelaren aurkako zigor gehiago onartu ditu, eta 19 pertsona gehitu ditu zerrendan. Erabakia abenduaren 6ko hauteskundeen ostean hartu dute, estandar demokratikoak bete ez zituztela uste baitu.

Zigorren ondorioz, debekatuta dute erkidegoan sartzea eta EBn dituzten aktiboak eta ondasunak izoztuta daude.

Guztira, 55 pertsona daude zerrendan, tartean Delcy Rodriguez presidenteordea eta Diosdado Cabello, Nicolas Maduro presidentearen bigarrena.

EBko Atzerri ministroek zerrenda handitu dute, besteak beste, Indira Maira Alfonzo Izaguirre Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidentea eta Leonardo Enrique Morales Poleo presidenteordea gaineratuta.

Halaber, urtarrilaren 5ean osatutako Asanblea Nazionaleko hainbat diputatu, Auzitegi Goreneko eta Venezuelako Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak ere sartu dituzte bertan.

"Zerrendara gehitutako pertsonek, bereziki, oposizioaren hauteskunde-eskubideak eta Asanblea Nazionalaren funtzionamendu demokratikoa urratu dituzte, eta giza eskubideen urraketa larriak eta oinarrizko askatasunen murrizketak egin dituzte", adierazi du EBk ohar batean.

Nicolas Maduroren aldekoek kontrolatutako Asanblea Nazional berria eratu ostean, EBk ez du egungo parlamentua aintzatesten, eta Juan Guaido oposizioko buruzagiarekin lan egitearen alde agertu da hauteskundeak berriro egiteko, nahiz eta ordutik presidente gisa jotzea saihestu duen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena