Mundua -

Lurrikara

Bertan behera utzi dute tsunami alerta Pazifikoan, 8,1eko lurrikara jazo eta gero

Astindua itsasoan gertatu da, eta, besteak beste, Zeelanda Berrian, Guamen, Hawaiin eta Cook uharteetan aktibatu dute tsunami alerta.

7,3ko lurrikara itsasoan gertatu da, Zeelanda Berriko kostaldetik gertu. Irudia: USGS
7,3ko lurrikara itsasoan gertatu da, Zeelanda Berriko kostaldetik gertu
7,3ko lurrikara itsasoan gertatu da, Zeelanda Berriko kostaldetik gertu. Irudia: USGS

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 8,1 graduko lurrikara bat izan da bart Zeelanda Berrian, eta, horren ostean, tsunami alerta aktibatu dute Ozeano Pazifikoan. Aurrez, 7,4ko indarra izan duen beste bat gertatu da.

Ordu batzuk geroago, ordea, Zeelanda Berriak altxatu egin du tsunami alerta. Agintariek azaldu dutenez, "mehatxua" pasatu da. Dena dela, oraindik ere hurrengo 24 orduetan aurreikusi ezin diren "olatuak" eta "ur-korronteak indartsuak eta ezohikoak" izango direla ohartarazi dute agintariek. Etxetik atera behar izan duten herritarrek etxera itzultzeko baimena jaso dute jada, baina hondartzetatik urrun mantentzeko eskatu diete.

Lurrikarak handiak izan dira, eta Hawaiik eta Samoak ere abisua eman dute herritarrei arriskuaz ohartarazteko. Ozeano Pazifikoaren Tsunamietarako Alerten Zentroak Zeelanda Berrian, Guamen, Hawaiin eta Cook uharteetan piztu du alerta.

AEBko Zerbitzu Geologikoaren (USGS) arabera, lurrikara 20:28an gertatu da (19:28an, GMT orduan), Kermadec uharteetan, 19 kilometroko sakoneran.

Aurretik, 7,3 graduko lurrikara bat izan da Zeelanda Berriko iparraldeko uretan, eta orduan ere tsunami alerta piztu dute. Handik gutxira, baina, bertan behera utzi dute.

Dardar hori Zeelanda Berriko Gisborne hiritik 178 kilometro ipar-ekialdera eta Whakatanetik 228 kilometro ekialdera jazo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak Tsunamia