Mundua -
Inaugurazio-bilera
CELAC, Ameriketako herrialdeen elkartea sortu da, AEB eta Kanada gabe
Latinoamerikako eta Karibeko herrialde gehienen Estatu eta Gobernu buruak bildu dira CELAC Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoa osatzeko goi-bileran.
Erredakzioa
Inaugurazio-bilera
Latinoamerikako eta Karibeko herrialde gehienen Estatu eta Gobernu buruak bildu dira CELAC Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoa osatzeko goi-bileran.
CELAC, Ameriketako herrialdeen elkartea sortu da AEB eta Kanada gabe
CELAC Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoa osatzeko, Caracasen bildu dira estatu horietako ia ordezkari guztiak.
Mexikoko presidenteak, Felipe Calderonek, eman dio hasiera goi-bilera honi Hugo Cahez Venezuelako presidenteak bertan bildu diren ordezkari guztiei ongietorria eman ostean.Calderonek ondasunen, zerbitzuen eta pertsonen "hartu-eman seguruak" sustatzeko deia egin du eta "pobreziarekin eta ezberdintasunekin amaitzeko" batasuna eskatu du.
Venezuelako presidenteak, Hugo Chavezek CELAC sortu berri duten erakunde honen defentsa sutsua egin du eta osatzen duten 33 herrialdeei batasuna eskatu die.
Bestalde, Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak esan du erakunde hau "autonomia gehiago lortzeko aurrerapauso" bat dela. CELAC osatzen duten herrialdeen gai propioen defentsa egin du Washingtonek proposatzen dituen agertokietatik urrun.
CELAC Latinoamerikako eta Karibeko Estatuen Erkidegoa Caracasen jaio da, Rioko Taldearen eta Garapen eta Integraziorako Latinoamerikako eta Kariberko Goi-bileraren ondasunak bere gain hartuz. Ameriketako herrialde guztiak daude erakunde honetan, Estatu Batuak eta Kanada izan ezik.