Mundua -
Gertakaria
Txakurren arteko borroken sare bat desegin dute Filipinetan
Filipinetako Poliziak sei hegokorear atxilotu ditu eta 240 txakur baino gehiago atzeman, txakurren arteko borrokak Internetetik ematen zituen sare bat deseginda.
Erredakzioa
Filipinetako Poliziak gutxienez sei hegokorear atxilotu ditu eta 240 txakur baino gehiago atzeman, txakurren arteko borrokak Internet bidez desegiten zituen sare bat deseginda.
Delitua gauzatzen zuen sareak animaliak Manilatik 100 kilometrora gordetzen zituela jakin zuten poliziek, eta bertan egiten ziren txakurren arteko borrokak, Internet bidez ikus zintezkeenak.
Txakurrak Pittbull arrazakoak ziren, eta ez zegoela hildako animaliarik adierazi du Poliziak. Nahiz eta txakur batzuek zauriak eduki, duela gutxi izandako borrokengatik.
Atxilotuek animaliei tratu txarrak egiteagatik bi eta sei urte arteko kartzela-zigorra izan dezakete.