Mundua -
AEB
Herman Cainek presidentetzarako kanpaina bertan behera utzi du
Errepublikarrak 2012ko presidentetzarako hauteskundeetarako kanpaina utzi du sexu erasoen eskandalu baten artean aurkitzen delako.
Erredakzioa
Herman Cain errepublikarrak adierazi duenez, 2012rako presidentetzarako hauteskundeetarako kanpaina utzi du, bere burua sexu erasoen eskandalu batean sartuta ikusi ostean.
"Gaur, presidentetzarako nire kanpaina bertan behera utzi dut", esan du Cainek Atlantan. Hau, emaztearengandiko desleialtasunaren inguruan sortu den iskanbilagatik dela adierazi du. "Bakean nago Jainkoarekin. Bakean nago emaztearekin, eta bera bakean dago nirekin", nabarmendu du. Ekitaldian Cain bere emazte Gloriarekin izan da.
Halere bere ibilbide politikoaren amaiera ez dela azpimarratu nahi izan du. "Presidente izatea nire A Plana zen. Gaur joan baino lehen, B Plana azaldu nahi dizuet. Ez didate isilaraziko. Ez naiz joango”, ziurtatu du Cainek, eta "herrialdearentzako ahotsa izaten" jarraituko duela gaineratu du.