Mundua -
Parlamentu-hauteskundeak
Gardentasuna zalantzan jarri dute Errusiako hauteskunde egunean
Herrialdeko mutur batean jada hauteslekuak ixten ari diren bitartean, beste muturrean irekitzen ari dira, herrialdean bederatzi ordu-eremu ezberdin baitaude.
Erredakzioa
Parlamentu-hauteskunde eguneko lehen orduak lasaiak izaten ari dira, aurreko hauteskundeetako parte-hartze datu antzekoekin.
Errusiako mendebaldeko muturrean jada hauteskunde eguna amaitu den bitartean, herrialdeko alde europarrean hauteslekuak irekitzen ari dira, Errusiak bederatzi ordu-eremu ezberdin ditu eta.
Denera 110 milioi errusiar daude bozkatzera deituta, Dumako 450 diputatuak hautatzeko, Errusiako Parlamentuko beheko ganbera.
Zazpi alderdik hartzen dute parte, eta Dmitri Medvédev Errusiako presidentea buru den Rusia Unida alderdia da faboritoa.
Azken inkestek, Rusia Unidak 252 eta 253 eserleku artean lortuko dituztela aurreikusi dute. Egun 315 dituzte, denera 450 eserleku dauden beheko ganbaran.
Ondorio nabarmena, Dumaren bi herenen gehiengoa galduko lukeela da, eta honek erreformak oso erraz onartzea ahalbidetu dio orain arte.
Bestalde, Alderdi Komunista izango lirateke hauteskunde hauen beste garailea. Gennady Zyuganov buru den alderdiak herrialdeko bigarren indarra izateko aukera du, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin eta 20 urtera.
Irregulartasunen salaketak egon dira
"Eco de Moscu" irrati kateak salatu du euren web orrian erasoa jasan dutela irregulartasunen salaketak egin ostean. Irrati kate honek esan duenez, Lilia Shibánova, "Golos" gobernuz kanpoko erakundearen zuzendaria eta hauteskundeen boto eskubideen defendatzailea hartu dute Sheremétoveko aireportuan eta ez diote bere lana egitera joaten utzi.
Hauteskundeen gardentasuna zalantzan jarri dute oposizioko alderdiek eta gobernuz kanpoko hainbat erakundek.
Errusiako Alderdi Komunistak ere irregulartasunak salatu ditu. Oro har, hauteskunde kanpaina honek iruzur salaketa ugari izan ditu, bai oposizioaren partetik, baita Errusiako blogeroen aldetik ere. Azken hauek, batik bat estatuko erakundeetan lan egiten dutenek, Rusia Unida alderdia bozkatu ezean kaleratuak izango direla esan dietela salatu dute.
Hala ere, nazioarteko behatzaileek esan dute ez dutela inongo irregulartasunik atzeman hauteskundeen lehen orduetan.
Hauteskundeak Eslovenian
Eslovenian ere parlamentua aukeratzeko hauteskundeak dituzte gaur. Milioi eta erdi herritarrek izango dute botoa emateko aukera eta inkestek diote alderdi kontserbadoreak, alderdi demokratak irabaziko dituela.