Mundua -
Gatazka Sirian
Bost hildako gehiago, Siriako erregimenaren jarraitzaileen tiroengatik
Hildakoen artean gizon bat eta honen hiru semeak daude. Liga Arabiarrak igandean bertan amaitzen den beste ultimatum bat eman dio Siriari.
Erredakzioa
Bost lagun hil dira Sirian, horietatik hiru adin txikikoak, Bachar el Asaden erregimenaren jarraitzaileen tiroen ondorioz.
Gizonezko bat eta 11,14 eta 16 urteko hiru semeak hil dia Homs hirian, erregimenaren jarraitzaileek bi autotatik bota dituzten tiroengatik.
Bestalde, autobus bateko gidaria ere hil egin da, Maarat herrian, Idleb probintzia, kontrol postu bateko eraso batean.
Homs eta Idleb Al Asaden erregimenaren aurkako gotorleku nagusienetakoak dira.
Bart, Liga Arabiarrak beste ultimatum bat eman dio Siriari nazioarteko behatzaileak sartzen uzteko.
Joan den martxotik, erregimenaren aurkako manifestazioetan egon den errepresioaren ondorioz 4.000 lagun hil dira, Navi Pillat Nazio Batuen giza eskubideen ordezkariak esan duenez, eta herrialdea gerra zibil baten bidean doala ohartarazi du.