Mundua -

Brasil

Lula da Silvaren aurkako espetxe-zigor guztiak, bertan behera

Horixe erabaki du Auzitegi Goreneko epaile batek, baina osokoak berretsi beharko du. Epaiketa egin zuten auzitegiek ez zutela "eskumen juridikorik" iritzi dio.

Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. Argazkia: Efe
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. Argazkia: Efe
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohia. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edson Fachin Brasilgo Auzitegi Goreneko epaileak bertan behera utzi ditu Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohiaren aurkako espetxe-zigor guztiak, eta orain auzitegi federalek epaitu beharko dute.

Sergio Moro epaileak Curitibako lehenengo auzibidean epaitu zuen Lula, baina magistratuak uste du ez zuela "eskumen juridikorik" horretarako, eta horregatik utzi ditu ebazpenak bertan behera. Dena den, Auzitegi Goreneko osoko bilkuran berretsi beharko dute erabakia.

Fachin da Lava Jato ustelkeriaren aurkako operazioa epaitzen ari den epailea Auzitegi Gorenean. Auzi horretako hiru prozesutan dago nahasita Lula, eta orain Brasiliako justizia federalak epaitu beharko luke.

Hiru auziak hauek dira: Sao Pauloko Guarujako bainuetxeko apartamentua; Atibaiako beste etxe bat, eta Lula Institutuarekin lotutako ikerketa bat.

Fachinen erabakia Auzitegi Goreneko osoko bilkurak aztertu beharko du, hamaika kidek, alegia; eta oraindik ez dute batzar hori deitu.

Fachinen erabakiarekin bat eginez gero, Lulak eskubide politikoak berreskuratuko ditu eta presidentegai izateko aukera izango du 2022ko hauteskundeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Brasil