Mundua -
178 ume askatu dituzte
608 pertsona atxilotu dituzte Txinan, haur-trafikoarekin lotuta
Jaiotzak kontrolatzeko exijentzien eta familia txinatarren errealitatearen arteko desorekak, haurrak bahitzen eta saltzen dituzten sareak ugaritzea ekarri du.
Erredakzioa
Txinako Poliziak 608 pertsona atxilotu eta 178 haur askatu zituen adingabeen trafikoaren sareen aurka joan den azaroaren 30ean herrialde horretako hamar probintziatan egindako operazio batean, Osasun Publikoko Ministerioak ohar baten bidez gaur jakinarazi duenez.
Operazioa sei hilabetez ikertzen aritu ondoren burutu zuten, eta agintarien arabera, "pertsonen trafikoaren aurkako garaipen handienetako bat" izan da.
Polizia joan den maiatzean hasi zen ikertzen, Sichuan probintzian (Txinako hego-mendebaldea) beste eskualde batzuei 26 haur saldu zizkien adingabeen trafikoaren sare bat antzeman zuenean. Abuztuan, Fujian probintziako (ekialdea) Poliziak jakin zuen Chen Xiumei deituriko emakumek batek eta beste susmagarri batzuek saldu zituztela haurrak.
Haurren trafikoa gero eta ohikoagoa da Txinan, jaiotzak kontrolatzeko Estatuko politiken ondorioz; izan ere, semeak izaten bakarrik uzten da, herrialdearen demografia kontrolatzeko helburuarekin.
Estatuko exijentzien eta familia txinatarren errealitatearen arteko desorekak, haurrak bahitzen eta saltzen dituzten sareen sorrera eta abortuak eta neskak bakarrik uztea gehitzea ekarri ditu.
Joan den maiatzean, Hunan probintzian (hegoaldea), agintariek 16 nesken tutoretza kendu zieten euren gurasoei jaiotzak kontrolatzeko Estatuko politikak urratzeagatik, eta horregatik, adingabeak harrera zentroetan daude orain atzerrian adoptatuak izateko izapideak egin arte.