Mundua -

India

Dozenaka hildako, Calcuttako ospitale batean piztutako sutean

73 pertsona hil dira goizaldean piztu den sutean, gehienak ortopedia gunean ingresatuta zeuden gaixoak dira. Larrialdi zerbitzuek 85 pertsona bizirik erreskatatzea lortu dute.

Larrialdi zerbitzuetako kideak gaixo bat erreskatatzen. Argazkia: EFE
Larrialdi zerbitzuetako kideak gaixo bat erreskatatzen. Argazkia: EFE
Gutxienez 60 hildako Calcutako ospitale bateko sutean

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Calcutako ospitale batean goizaldean piztu den sutearen ondorioz, gutxienez 60 pertsona hil dira, "The Times of India" egunkariak jakinarazi duenez.

Sutea piztu den inguruan ez dela gaixorik geratzen uste dute larrialdi zerbitzuetako kideek, baina badaezpada eraikina miatzen jarraitzen dute. Ospitaleko iturrien arabera, su hartu duen eraikinean 160 pertsona zeuden ingresatuta.

Horietatik 85 bizirik erreskatatzea lortu dute eta ospitaleko beste eraikin batzuetara eraman dituzte, baina zuzendaritzak ez du beste 75en egoeraren berri eman. Oraingoz, 15 gorpu bakarrik errekuperatu dituztela baieztatu dute ospitaleko iturriek.

Suhiltzaileek salatu dutenez, ospitaleak ez zuen suteak sahiesteko edota larrialdi uneetarako ebakuazioak egiteko sistemarik, bertako agintariek gertakaria argitzeko ikerketa jarri dute martxan.

Lehen informazioen arabera, biktima gehienak ortopedia gunean ingresatuta zeuden, ezin zuten mugitu. Suhiltzaileek eta inguruko bizilagunek adierazi dutenez, ospitaleko langile askok eraikinetik ihes egin dute sutea piztu dela ohartu bezain pronto.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea